KALDEREROAK
Donostiako Iñauteriaren aitzindari dira kaldereroak edo pertzegileak.

Otsailaren lehen larunbatean ospatzen da haien festa.


Hungariako pertzegileen etorrera antzesten da. Horiek aldarrikatzen dute iñauteriaren etorrera. Aurre- aurrean hartza, euskal iñauteriko mitologiako animaliarik ezagunena.
Pertzegileen konpartsa leinuek osatzen dute hau da, herri erakunde zenbaitek.

Jai honen ezaugarririk nagusiena pertzegileek beren mailuez pertzak jotzean sortzen den soinua dugu. Ijito emakumeen kanta eta dantzak dira jai osagarriak. Ospakizunaren barregarrizko antzespena erreginarena da, gizaseme batek antzestua. Taldearen amaieran gurdi ederrak ikusten dira, kolore anitzeko lanparaz apainduak.

 


ARTZAIAK ETA IÑUDEAK

Kaldereroen biharamunean ospatzen dira, hau da, Kadereroen hurrengo igandean.
Kaldereroekin batera Iñauteri jaietako aitzindari dira.


Menditik jaisten ziren artzainek inudeekin zituzten maitakeriak antzesten dira. Taldea dantzariek, danborjoleek eta garaiko pertsonaiek asotzen dute. 1937az geroztik Kresalaren esku dago jaiaren antzespena. Jendeak maiteen duen ekintza inudeak "umea" gora botatzen dueneko unea da. Sarriegiren mailako euskal musikarien piezak jotzen dira.



Castellano

Sarrera

Kaldereroak

Egitaraua

Tribuak

Musika eta hitza

Donostia
San Sebastián