Palmaresa Pregoilariak Kartelak


1814. ekoak dira Donostiako Inauteriaren gaineko aurreneko aipamenak.



Ikasle eta lagun koadrilen nahiz artisau gremioen artean egiten zen orduan inauteria. Dena dela, XIX. mendearen erdi alderako, Donostiako Inauteriak bazituen bere doinuak. Echegaray eta Sarriegi ditugu doinu horiek sortu zituztenetako bi, inauterietan izaten zen giroa bilduz. Izan ere, orduko inauteriaren gaineko berriek diotenez, oso inauteri freskoa, antolaketa handirik gabea eta jende askok parte hartzen zuena zen, eta konpartsak izaten ziren protagonista. Gogoangarriak dira konpartsa haietako batzuk: “Itsu valentziarrena”, “Lorazainena” nahiz ”Turkiako galdaragileena”, konparazio baterako.

1882tik aurrera beste bide bat hartu zuen inauteriak, harrezkerokoa baita nolabaiteko antolaketa sartzearena. Guk jakin dugunez, ikaragarrizko kabalgata antolatu zuten urte hartan Momo jainkoari laguntzeko: 16 karroza, alajaina. Sardinari lur emateko, berriz, jende ilarara amaigabea izan omen zen: han omen zen fantasma mordo handi bat, eskuetan kandelak zituztela; danbor joleak eta abeslariak, “Il trovatore” eta “Andre Maria tronpeta” kantatuz; eta beste pertsonai asko (“izpirituak”, “soldadu sailak”, zerraldoa, nekromanteak...).

1900. urteko inauteria ere ondo gogoangarria da donostiarrentzat, batez ere oso ikusgarria izan zelako, karroza izugarri dotoreak izan zirelako eta Raimundo Sarriegik sortu zituen doinuak sortu zituelako (“Mariscos en tierra” eta “Lamentos de un chipiron).

1924 arte normal ospatu zen inauteria, batzuetan hobetuxeago beste batzuetan okerxeago. Urte hartan, ordea, galarazi egin zuten jokoa, eta baita inauteria kalean ospatzea ere, eta, beraz, festa eta ospakizun partikularretara erretiratu behar izan zuen inauteriak.

Diktadura garaia pasatu eta gero, inauterietako ohitura zaharrak berreskuratzea erabaki zuen Kultura eta Turismo Ekintzetxeak 1978an, elkarte, aisialdiko talde eta abarren laguntzarekin.

1995az gero, berriz, urte bakoitzean gai bat izendatzen da, programan jarritako ekintza eta ospakizunetan parte har dezan nola donostiarrak hala bisitari orok.

Hala, hauek dira orain arte izan ditugun gaiak:

1995, Indiarrak;
1996, Txinatarrak;
1997, Zirkoa;
1998, Arabiarrak;
1999, Kubatarrak;
2000, Itsaslapurrak,
2001, Erdi Aroa,
2002, Mexiko,
2003, Brasil,

2004 urtetik aurrera ez da jarri gai konkreturik.

2004 (Gairik gabe)
2005 (Gairik gabe)
2006 (Gairik gabe)
2007 (Gairik gabe)

Aurten ere era eta gustu askotako ekintzak jarri ditu Kultura eta Turismo Ekintzetxeak, bertako nahiz kanpokoek gozamen eta libertimendurako.

Horrela, bada, parte hartzeko deia egin nahi dizuegu.


Ataria

Historia


Egitaraua

Sardinaren ehorzketa