<


Logotipo C.A.T.

Traineruen arteko estropadak tradizio luze baten ondorio dira: Euskal Herrian aurreko mendeetan arrantzarako txalupen artean egiten ziren norgehiagoken ondorio, alegia. Gaur egun munduko kirol ikuskizunik liluragarrienetako bat bihurtu dira.

Tripulazio bakoitzak kostaldeko herri bana ordezkatzen du. Horrek azaltzen du zergatik sortzen dituen hain pasio handiak. Milaka pertsona joaten dira estropada bakoitzean beren txapeldunak ikustera.

Traineruen denboraldia uda izaten da. Guztira hogeita hamar bat estropada egiten dira euskal kostaldeko herrietan. Denen helburua irailaren lehenengo bi igandeetan ospatzen den Donostiako Estropada da. Taldeentzako beste estropada guztiak batera irabaztea baino garrantzitsuagoa da Kontxako bandera eskuratzea. Egun berezi horiek heltzen direnean Donostia jendez gainezka egoten da, estropadak ikustera etortzen diren milaka zaletuz betetzen baita.

Arrazoi asko daude Donostiako estropaden arrakasta azaltzeko: antolaketaren seriotasuna, sarien garrantzia eta, batez ere, inguru zoragarriaren eta itsaso zabalaren edertasuna. Arraunlariak beren artean lehiatuko dira, eta haizearen olatuen eta itsasoaren aurka borrokatuko dute.

Donostira etortzeko edozein egun ona bada ere, irailaren lehenengo bi igandeak gomendatzen ditugu bereziki. Zatozte egun horietan traineruen arteko estropada ospetsu eta eder hauek ikustera.

Kultur eta Turismo Ekintzetxea