[hizkuntzak]




XIX. mendearen erdi aldean, Gipuzkoako lursail landatar gehienak maizterrez landuak ziren, beren egoera juridikoa gurasoetatik semeetara pasatzen zen belaunaldiz belaunaldi. Jabea eta kolonoaren artean erlazio paternalista bat zegoen. Errenta egun zehatz batean ordaintzen zen San Martin egunez normalean, baina Santo Tomas egunera atzeratzea ohitura zen.

Lantzen ez zuen lur hauen jabea hirian bizi zen. Baserritar dexente Donostiaraino etortzen ziren errentaren diruarekin eta pare bat kapoi eskuan zituztela. Era berean makailua falta ez zen bazkari bat opari egiten zioten.

Baserritarrak hiriburura egiten zuten bidai hau aprobetxatzen zuten beren hirietako dendatxoetan aurkitzen ez zituzten produktuak erosteko, eta era berean, baserriko produkturik onenak saltzeko. Feria baten beharra zegoen eta honela sortu zen Donostiako Konstituzio Plazan “Santo Tomaseko feria”.

Gipuzkoako eskualdeek beren garraioa hobetu zutenean eta baserri guztietara bidea egin zenean feriaren beharra amaitu zen. Baina baserritarra, lantzen zuen lurraren jabetza ia osoa lortzen ari zenean, ohitura zaharrei eutsi nahiean Donostiara etortzen jarraitu zuen eta honela mantendu da Santo Tomaseko Feria.