Danborradako lehendabiziko uniformeak Gipuzkoako Batailoiek erabilitakoen berdinak dira. Horren jatorrian Gipuzkoako Tertzioa dago, 1703.ean Felipe V Erregeak sortutakoa. Gizpuzkoako Batailoiek parte hartu zuten Independentziako Gerran, eta orduan hartu zuten berentzat frantses erako jantzi militarra.

Danborradako lehendabiziko uniforme hauek 1830eko arautegiari dagozkionak dira, Euskal-Billerakoa ezik, 1808.ekoa baita. Partehartzaileen kopurua handituz joan den neurrian, beste konpainia batzuei eta beste uniformeei batzuei eman zaie irteteko baimena.

Horrela ikusi ahal izan dira Guardiako Probintzia-Ehiztariena, Errege Guardiako Lantzariena, XIX mende erdiko uniformedun Marinelak, eta Mota Gazteluko Guarnizioko Erregimentuko Artilleroena.

Azken urteotan, hainbestekoa izanik konpainia berriren kopurua, uniformeen aukeraketa beste ejertzito eta beste garaiak hartuz egin behar da. Baina erreproduzioarekiko fideltasunari eusten zaio eta garaian baino ehun eta oihal hobeak erabiltzen dira.Sukaldari traje ohikoa ere erabiltzen da.


 


  Castellano


Historia

 Egitaraua

Haur danborrada

Helduen danborrada

::. Uniformeak .::

Donostiako martxa

Urrezko danborrak

Hiritar merituaren dominak