Palmaresa Pregoilariak Kartelak




Alexis Valdési batera atera zitzaizkion bakarrizketak eta nerabezaroko pikorrak. Duela 39 urte Habanan jaioa, 1992an etorri zen Espainiara: Malaga, Bilbo, Bartzelona… Etxera itzultzekotan zegoela, Josep Maria Flotatsek fitxatu zuen Angels a América egiteko, Kataluniako Antzoki Nazionalarekin. “Katalanez zekien aktore beltz bat nahi zuen. Ni ez nintzen hain beltza ere, eta ez nekien katalanez.” Aurreneko arazoak ez zuen irtenbiderik; bigarrena konpondu nahian, Generalitaten eskola batean pasatu zuen 1996ko uda.

Ikuskizun-gizon kontzeptuak iragandako aro bateko kontzeptua dirudi. Gure garaian, gutxik lortzen du artearen alderdi bat baino gehiago egoki menperatzea. Alexis Valdés kubatarra da horietako bat. Telebistako agerraldiengatik da, batez ere, ezaguna: El Club de la Comedia, Humor Se Escribe Con H, Casi Todo A Cien, La Vuelta Al Mando… Bai eta antzerkian egindako lanengatik ere: Cinco Hombres.Com, Me Sale De Mi Cabecita, La Tempestad… Alexis Valdésen karrera sariz beteta dago: horietako batzuk Kuban eskuratu ditu eta beste batzuk, Espainian.

Hamar pelikulatan baino gehiagotan parte hartu du, besteak beste, Luis G. Berlangaren París-Tombuctún. Bestalde, gitarra jotzen eta kantuan ere badaki, eta dohain horiei guztiei esker showman peto-petoa dugu. Oraingoan, bere lehen kanta bilduma aurkeztera dator. Bai letra bai musika berak eginak dira. Aski da behin entzutea konturatzeko, musika orain arte eginkizun nagusi izan ez badu ere, bazuela gogoa diskoa ateratzeko. MUSIQUITA EN LA CABEZA.


DONOSTIAKO IÑAUTERIETAKO PREGOILARIAK

1988
CHUMY CHUMEZ (KING KONA)

1989
JAVIER GURRUTXAGA (PIRATA)

1990
VALENTIN ANGUIOZAR (IÑUDE)

1991
IÑAKI GABILONDO (SAMURAI)

1992
IÑAKI PERURENA (FRAC)

1993
KARLOS ARGUIÑANO (CAZUELA)

1994
GOLDEN APPLE QUARTET

1995
ANTONIO MERCERO (DIOS NEPTUNO)

1996
MICHAEL ROBINSON

1997
TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON

1998
LOURVIER’S

1999
CHUCHO VALDÉS

2000
CAIGA QUIEN CAIGA
MARIO CABALLERO
TONINO GUITIAN
SERGIO PAZOS

2001
LORENA BERNAL
JORGE FERNANDEZ
(BERTAN BEHERA UTZIA, SUSPENDIDO)

2002
BORIS IZAGIRRE

2003
ALEXIS VALDES

2004
------------


Ataria

Historia


Egitaraua

Sardinaren ehorzketa