
HELBURUA
· Estropadak denbora errealean jarraitzeko sistema edukitzea.
Jarraipen-zerbitzu horrek honakoa erraztuko du:
-
|
Epaimahai teknikoarentzat:
abordatzeak saihestuko dira, eta estropada amaitutakoan gertatu
den guztiaren erregistro osoa edukiko da. |
-
|
Hedabideentzat: behin-behineko sailkapena,
ziabogarako eta/edo helmugarako falta dena, eta estropada osoan
zeharreko abiadurak jakiteko aukera emango duen tresna edukitzea. |
TRAINERUETAKO INSTALAZIOA:
-
|
5 Kg-ko pisua duten terminal transmisoreak. |
-
|
Dimentsioak:
200x230x100 (zabalera x luzera x altuera). |
- |
Terminalak
uraren azpian sartzea jasaten du. |
- |
Metro bateko
doitasuna duen GPS diferentziala. |
- |
Datuak segundoro
bidaltzen ditu. |
LURREKO INSTALAZIOA:
-
|
Traineru bakoitzeko datuak jasoko dituzten ekipoak. |
-
|
Jasotzen den
informazioa prozesatzeko softwarea eta ordenagailuak. |
- |
Epaimahai
teknikoarentzako kontrol-postua. |
-
|
Hedabideentzako
informazio-postuak (datuak ematen dituzten ordenagailu-monitoreen
bitartez). |
SISTEMAREN
FUNTZIONAMENDUA
HASI AURRETIK
Estropadari hasiera eman
aurretik baliza guztiak neurtzen dira, eta estropada-eremuaren digitalizazioa
sartzen da sisteman.
ESTROPADAN EHAR
Estropadari hasiera eman zaionean, segundoro eguneratuko den
honako informazioa izango da eskura:
• |
Hedabideentzako
informazio-postuak: |
|
-
|
Estropadaren
edozein unetan behin-behineko sailkapenak, traineruen arteko tartea
segundotan adierazita. |
|
-
|
Traineru bakoitzari
ziabogara edo helmugara iristeko falta zaion tartea, metrotan adierazita. |
|
-
|
Traineru bakoitzak
uneoro daraman abiadura. |
• |
Epaimahai teknikoarentzako kontrol-postua: |
|
- |
Traineruek
estropada-eremuan duten kokapena. |
|
-
|
Traineru bakoitzak
hurbilen duen traineruarekiko eta bere kalearen mugekiko duen distantzia,
oso lagungarria abordatzeak saihesteko, edo beste baten kalean behar
ez denean sartzea saihesteko. |
ESTROPADAREN
ONDOREN
Estropada bakoitzari dagokion artxiboan geratuko da grabatuta informazio
guztia. Horrenbestez, estropada amaitu ondoren, informatikoki erreproduzitu
ahal izango da estropada, segundoz segundo aurreratu edo atzeratu ahal
izango da, edo edozein unetan gelditu. Une jakin batean traineruen kokapena
aztertu ahal izango da eta, gainera, denbora, distantzia eta abiadurari
buruzko datuak ikusi ahal izango dira.
|