 Kanpoko balizak ipintzeko ardura Donostiako CATek dauka. Barneko balizak ere berak ipintzen ditu, bandera bakoitzari dagokion kolorez pintatutako batelak erabiliz. |

Balizen alineamendua finkoetako erreferentzien arabera egingo da, topografo
ekipo bati esker. |
 Kontxako badiaren barruan arraunketa eremua erreferentziazko buiatxo batzuen bidez mugatuko da. Ikusleen untzi guztiek eremu horretatik kanpo egon behar dute. |
 Itsasoko agintearen konpetentzia Ertzantzaren esku utzi da. Ertzantzak untzi batzu eramango ditu badiara arraunketa eremuko inguruetan dauden untziak kontrolatzeko. |
 Aurrekoaz gain, CATek beste hamar untzi ipiniko ditu arraunketa eremua oso-osorik zaintzeko. Kontrol sistema hori Bateria de Las Damas izeneko tokitik zuzendu eta koordinatuko da, itsasoan arauren bat hautsi ote den jakin arazteko |
 Kontroleko untzi horien aginduak hautsi eta estropada oztopatzen duten pertsonek zigorra jasoko dute eta haien izenak behar bezala publikatuko dira. |

Video finish bat erabiliko da Kontxako banderako bi igandeetan denbora
neurtzeko sistemaren lagungarri gisa. Normalean aparatu hori Donostiako
Hipodromoko zaldi lasterketetan erabiltzen da. |
 Aurreko urteetan bezala, eta ohitura zahar bat berreskuratuz, estropadetako emaitzak kartel erraldoi batean erakutsiko dira, Real Club Nautico-aren fatxadan. |

Sari banaketa Udaletxean egingo dira azken estropada amaitu
ondoren. Irabazlearen bandera, berriz, Kontxako badian bertan egongo den
itsasuntzi batean emango zaio irabazleari. |